XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bazekiten Rikardo azalduz gero, ez zitzaiola beren jokaera gehiegi gustatuko.

- Rikardo tronoan berriz ez esertzeko, zerbait egin beharra dago - oihukatzen zuen Bellamek suturik -.

- Gure egiazko errege Joanes printzea da eta haren agindupean jarri behar dugu.

- Inglaterrako bakea lortu du eta betirako eseri behar dugu tronoan.

Dudarik ez dago gobernari askok pentsatzen zuela Bellamek bezala.

Bazekiten Rikardo lehoi bihotz Gurutzada Saindura joan zela, baina ez zitzaien batere axola.

Hori zen Inglaterrako giroa. Nahasketa handia zegoen.

Batzuek beren errege bakarraren alde lan egiten zuten bitartean, besteek nola edo hala beren borondatea ezarri nahi zuten.

Jaunen zapalketa handiagotu egin zen.

Edozer gauza eginez gero, gazteluetako presondegietara joateko arriskua zegoen.

Horixe zen Inglaterrako egoera tristea.

Robin Hood ere esperantzaz beterik zegoen.

Justizia laster nagusituko zela pentsatzean, bihotza handitzen zitzaion.

Gainera bera ere borrokarako gertu zegoen.

Indarra zeukan bitartean behintzat, prest zegoen Marianaren alde ere borrokatzeko.